Edukira joan

Izarputz higrometro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izarputz higrometroa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaDiplocystaceae
GeneroaAstraeus
Espeziea Astraeus hygrometricus
Morgan, 1889
BasionimoaGeastrum hygrometricum
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
txapelik ez
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Izarputz higrometroa.
Izarputz higrometroak.

Izarputz higrometro, izarputz, lurrizar edo lur-izarra (Astraeus hygrometricus) Diplocystaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jateko modukoa, larrukara delako.

Higroskopikoa: hezetasunarekin ireki egiten da (esporak jariatzeko) eta lehorrarekin itxi egiten da (bere esporen zakua babesten du, kamuflatu egiten da arriskuetatik ihes egiteko eta beste leku baten bila biraka joateko aukera ematen dio),

Karpoforoa: 3 eta 5 cm artean ireki aurretik, 6 eta 10 cm artean exoperidioa irekita; normalean arre kolorekoa, lore baten itxurakoa, 8-10 lore-hostokoa.

Exoperidioa: Bi geruzako bilgarri batek osatzen du: kanpoaldea, zaila eta lehorra, eta barrualdea, lodiagoa eta mamitsuagoa. Eguraldi hezean, izar edo lore moduan irekitzen da, endoperidioa erakutsiz, eta lehorrean itxi egiten da, higrometro gisa.

Endoperidioa: 2 eta 3 cm arteko diametrokoa, globo itxurakoa eta konprimitua poloen aldetik. Goitik zulatzen da, eta espora ugari jariatzen ditu.

Gleba: Zuria gaztetan, ondoren esporak heltzean belztu egiten da.[2]

Etimologia: Astraeus terminoa grekotik dator, izartua esan nahi duen "astráios" hitzetik. Hygrometricus epitetoa grekotik dator, "hygros" hitzetik, hezetasuna esan nahi du eta "metros" hitzetik, neurria esan nahi du. Bere portaera arraroagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, larrukara da.[3]

Oharrak

Espezie hau guztiz zabaltzen da denbora hezea denean, eta itxi eta bildu lehortearekin. Erreakzio higroskopiko hau Geastrum batzuetan ere nabaritzen da, baina ez hain nabarmen. Ia higrometro bat bezala.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan, batez ere koniferoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Afrika, Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerika, Asia, Australia.

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 83 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 703 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 518 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 603 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]